Azkeneko astea, ikastaroetan apuntatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 27a, 02:00

Aurten ere, helduentzat hainbat ikastaro antolatu ditu Astigarra­gako Kirolde­giak 2016-2017 ikasturterako: pilatesa, ziklo indoorra, aerobika, jump fit, zumba... Eta horietan parte hartzeko, irailaren 2ra arte izango dute aukera kiroldegian bertan. Behin taldeak osatuta, irailaren 16an hasiko dituzte klaseak. Haurrek, ordea, urriaren 3an hasiko dituzte ikastaroak, beraz, izenematea ere beranduago izango da, irailaren 5etik 16ra, hain zuzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!