Aurreneko etapa, biharkoa

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 27a, 02:00

Urtea hasi zenetik, Euskal Herria zeharkatzen ari da Club Vasco de Camping Elkartea 2016 Bidea egitasmoarekin. 32 etapa dituen bidea da, eta datozen biek Astigarraga ze­har­katuko dute. Bihar pasako da aurrenekoa; datorren igandean, irailaren 4an, bigarrena.

Andoainen hasita
Andoainen hasiko da biharko 23garren etapa goizeko 08:30e­tan, eta Astiga­rra­gan bertan bukatuko da, arratsaldez. Tar­tean, Mulisko Gañen egingo du­te geldialdia, Oteiza eta me­galitikoari buruzko azalpenak entzuteko. Eta bukaeran, Asti­ga­rragako Sagardoetxean.

Oiartzunera, datorren astean
Datorren igandekoa, aldiz, As­ti­garragan hasi eta Oiar­tzunen bukatuko da. Parte hartu nahi duenak, oraindik izena eman dezake Donostia 2016ko webgunean: www.dss­2016.­eu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!