Hernaniko Atletismo Elkartea martxan jarriko da, astelehenetik aurrera. Iraila gainean daukagula eta, entrenamenduekin hasteko garaia dela gogorarazi nahi die kideei.
Era berean, Hernaniko atletei bakarrik ez, Astigarragakoei ere dei egin diete, entrenamenduetara azaltzeko, asko baitira Hernaniko elkartean aritzen direnak.
Gazteenak, aurrena
Aurreneko entrenamendu saioa astelehenean, hilak 29 egingo da.
Lanean hasiko diren aurrenekoak gaztetxoenak izango dira; hau da, DBH bat eta bigarren mailakoak, 2003an eta 2004an jaiotakoak. Hauek, arratsaldeko 18:00etan dute zita, eta 19:30ak arte luzatuko da saioa.
Helduagoak, aldiz, beranduxeago hasiko dira. 2002an edota lehenago jaiotakoek arratsaldeko 19:00etatik 20:30etarako tartean izango dute entrenamendua; kadete, jubenil, junior, promesa eta seniorrek.