Ergobiako Aiotzategi kalean dauden zazpi etxebizitza zozketatuko ditu Astigarragako Udalak, alokairu sozialean eskaintzeko. Herrian erroldatuta daudenek, egon direnek, edota bertan lan egiten dutenek hartu dezakete parte, betiere, irailaren 19a baino lehen udaletxean eskaera formala aurkezten badute.