San Agustin eguna bihar, Artikutzan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 27a, 02:00

Bihar izanen da San Agustin eguna, eta hori ospatzeko, ate­ak irekiko ditu Artikutzak, publikoarentzat. Egun berezia izanen da, hori baita parke naturala zabalik dagoen urte­ko egun bakarra.

Egun osoko egitaraua
Erlojuak 08:00ak ematen di­tu­enean sartuko dira Arti­ku­tzara goiztiarrenak, eta or­du­tik aurrera, jende mordoak bisitatuko du Goizuetan egon arren, Donostiako Udalaren men­­pe dagoen parke natu­rala. Baina bisitatu bakarrik ez, festa eguna izango da  bi­har­koa, eta horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute.
Goizeko 11:00etan hasiko di­ra ekintzak mezarekin, eta ber­tan izanen da Egi Eder otxo­tea. Ondoren, 11:30­e­­tan izanen dira pilota par­tidak, pasaka eta eskuz. 
Arratsaldean ere, mugi­men­durik ez da faltako: 17:00­etan aizkolariak, txinga era­ma­ile­­ak, lokotx bilketa eta harrijasotzaileak izanen dira; eta 19:00e­tatik aurrera, dan­tzaldia, Xabi Dantzaleku DJa­rekin.

Azoka eta bi taberna
Horrez gain, artisautza azoka izanen da egun osoan zehar, baita bi taberna ere, jateko eta edateko aukera zabalarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!