Udarako oporrak bukatzear daude, eta haurrek bi aste barru hasiko dute ikasturte berria. Eskolara buelta prestatzeko garaia iritsi da, beraz.
Aukera zabala, Hernani eta Astigarragan
Milaka haur eta gazteek hasiko dute ikasturtea Urumea bailaran, eta horien beharrak asetzeko, aukerak anitzak dira gure inguruan.
Txikienek, haurreskolan aurrenekoz estreinatuko direnek, badute zer erosi Hernaniko Ikusi Makusi dendan: mantalak, motxilak... Eta haundienek, ordea, Urbieta Kopiaken erosi ditzakete beraien koaderno, arkatz, estutxe eta ikasturteko agendak.
Astigarragan, aldiz, Merke Azoka dendak eskaintzen du aukera hori: testu liburuak, eskolako materiala, jostailu didaktikoak, eskulanak... denetarik dago aukeran.
Material teknologikoa ere bai
Betiko materialaz gain, material teknologikoa ere gero eta garrantzitsuagoa da eskolan egiten den lana aurrera eraman ahal izateko.
Horretarako, Oria informatika dendara jo daiteke. Punta puntako ordenagailuak aurki daitezke bertan, izan mahaikoak edo portatilak, baita orain eskoletan hainbeste erabiltzen diren tabletak ere. Horiek saltzeaz gain, etxean dagoena konpondu eta egoera onean mantentzeaz ere arduratzen dira Oriako langileak.
Haurren bista errebisatzea, ezinbestekoa
Dena den, haurren beharrak ez dira soilik materialak. Biokbi Optikako Alejandra Alcibar optiko-optometristak dioenez, «ikasturte hasiera garai ona da haurrei bista errebisatzeko».
Alcibarrek azaltzen duen moduan, kontuan hartu behar da «haur askok ez dutela atzematen gaizki ikusten dutenik, eta uste dute ikusten duten modua normala dela».
Bistako arazoak dituztela susmatzeko seinaleak
Haur batek bistako arazoak dituela susmatzeko, seinale hauei erreparatzea gomendetzen du Biokbi Optikako arduradunak.
Hasteko, gurasoek begiratu behar dutena da «haurra liburu edota telebistatik oso gertu jartzen den; eta irakurri edota etxerako lanak egin ondoren buruko mina duen». Beste seinale bat da: «haurra kexatzea gertutik edo urrutira lausotuta edota bikoiztuta ikusten duelako». «Lepoa okertuta jarri eta haurrak tortikulisaren postura jartzen duela ikustea» ere susmagarria izan daiteke; baita «irakurtzean, testua behatzarekin jarraitzeko ohitura izatea» ere.
Hiru azterketa
Susmagarriak diren seinale horiek haurrek egiten dituztela ikusterakoan, errebisioa egitea gomendatzen du Alejandra Alcibar adituak. Haurren kasuan, hiru azterketa egitea gomendatzen dute: aurrenekoa, 6-9 hilabeterekin; ondoren, 3 urte dituenean; eta bukatzeko, lehen hezkuntzan hasi baino lehen, beste errebisio bat. Hortik aurrera, aldizkako azterketak, urtero.
Alcibarrek eskola garaiko haurren azterketa hauen garrantzia azpimarratu nahi du, batez ere, «bistako arazoak goiz aurkitzeko modua baita».
Bestalde, adituak gogorarazi nahi du «optiko-optometristek ez dituztela soilik betaurrekoak saltzen; gai direla frogatzeko haurraren begietako sistema prest dagoela irakurtzeko, idazteko, hainbat ordutan zehar arbelean dagoena kopiatzeko...».