Sagar zapore solidarioak

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 27a, 02:00

Sagardorik gabe, ez dago festarik Euskal Herrian, ezta Por­tu auzoko jaietan ere. Bihar izango da ohiko sagardo das­taketa eguerdiko 12:30etan, eta bertan izango dira Hernani eta inguruko sagardogileak: Altzu­eta, Oialume-Zar, Olai­zola, Eu­la, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Iparragirre, Artola, Itxas-Buru, Otsua-Enea eta Rufino.

Helburu solidarioa
Urteroko zita da biharko sa­gardo dastaketarena, baina aurten berezia izatea espero dute. Izan ere, kutsu solidarioa izan dezan, helburu zehatza jarri dute: Zaporeak Proiektuari emango diote jasotzen duten dirua. 

Zaporeak, siriar errefuxiatuei  laguntzen Chiosen
Intxaurrondoko Gastronomia Elkarteak sortutako egitasmoa da Elkartasun Zaporeak proiek­tua. «Greziako kostaldeetara iris­ten ari diren errefuxiatuekin ematen ari den egoera huma­nitario larriaren aurrean, Chios uhartean lanean ari diren hainbat GKErekin (Gobernuz Kanpoko Era­kundeak) bat egin eta egoerari aurre egiten la­guntzeko martxan jarri dugu Elkartasun Zaporeak proiek­tua», azaltzen du taldeak berak.   
Urtearen hasieran egin zi­tuzten lanean hasteko aurre­ne­ko pausuak, eta martxoan Gre­ziako Chios irlan instalatu ziren bertan zeuden errefu­xiatuei jaten emateko, baita inguruan lanean ari diren tal­deetako kideei ere (soros­leak, medikuak, psiko­logoak...).

Elkartasun Zaporeak Proiektura bideratuko da biharko dastaketako dirua.

«Gure boluntarioek gunero 1600-1700 pertsonei ematen diete bazkaria eta afaria»
Hortaz, Elkartasun Zaporeak Pro­iektuko boluntarioen lana da egunero egunero Chios in­gu­ru­etan daudenei jaten ema­tea, taldeak dituen datuen ara­bera: «Chiosera iritsi gine­netik, egunero 800-1.000 lagun ingu­ruri eman diegu jaten egunero. Gaur egun gure boluntarioek 1.600-1.700 pertsonei ematen diete bazkaria eta afaria. Eta uharteko agintariek esanda, Vialeko gunean sartuta dauden errefuxiatuen janarien kargu egiteko eskaera egingo zaigu laster; hau da, egunero 1.500 otordu gehiago eman beharko genituzke».

Gastuek, gora
Lan hori egiteak hilean hileko gastu finko batzuk su­posatzen ditu, besteak beste: sukaldea eta boluntarioen etxe­­bizitzaren alokairua, sukal­dea manten­tzea (gasa, ura, argia, ga­so­leoa...), boluntarioen bidaiak, eli­kagai freskoak, janaria ba­natzeko furgone­taren gastu­ak... 
Hori guztia ordaintzeko, orain arte, 30.000 euroko gas­tua izaten dute hilero, baina eskaera berriak gastuak igo egingo dituela aurreikusten du Zaporeak Proiek­tuak, beraz, etorkizun hur­bilean baliteke 40.000 eurora igotzea.

30.000 euroko gastua izaten dute hilero, eta baliteke etorkizun hurbilean 40.000 eurora igotzea.

Laguntza beharra, oraindik ere
Azken hilabeteotan, enpresa, talde eta herritarren laguntza eskuratu du Elkartasun Zapo­reak proiektuak Chiosen egiten duen lana aurrera eraman ahal izateko: «haiek guztiek egin dute posible, infernuaren erdi­an dauden milaka gizon, ema­kume eta haurrek egunero ja­naria izatea, baita itxaropen eta poz pixka bat ere».
Baina taldeak ohartarazi nahi du Chiosen egoera ez dela konpondu, eta laguntza hori, oraindik ere, behar beharrez­koa dutela; oraindik badirelako premiazkoak diren hainbat behar: azpiegituraren man­tentzea bermatzea; ura, jaki fres­koak, haur txikientzat jana­ri bereziak; jana banatzeko tresnak eta ontziak; bolun­tarioen gastuak; sukalderako tresnak; bulegoko gastuak; eta errefuxiatuen arropa gor­de­tzeko leku baten alokairua (100 metro karratukoa).

 

Itziar Villalba Chiosen egon den hernaniarra

«Orain ez dute itxaropenik, ezta etorkizunik ere» 

Apirilean izan zen Chiosen Zaporeak Proiektuarekin, eta orain egoera asko aldatu dela dio Villalba hernaniarrak.

Zaporeak Proiektua eta erre­fuxiatuen arazoa dago­eneko aski ezaguna da her­naniarren artean. Herritarren artean, gainera, bada bat ber­tako egoera gertutik bizi izan zuena, Itziar Villalba, hain zuzen. Apirilean izan zen Chiosen, Elkartasun Zapo­reak Pro­iek­tuko boluntario gisa: «es­pe­rientzia gogorra be­zain abe­rasgarria izan zen Chiosen bizitakoa».

Egoera, gertutik
Hilabete batzuk pasa dira Villalba bertan izan zenetik, baina gertutik jarraitzen du Chiosen gertatzen den guz­tia: «ni bertan izan nin­tze­nean itxaropen txikia zuten, iritsi eta eraman egiten zituz­telako. Orain han geratzen dira, eta oso gogorra da; ez daukate ez itxa­ro­penik, ezta etorkizunik ere».
Hernaniarraren arabera, errefuxiatuen jarioa ez da geratu: «abuztuan 700 erre­fuxiatu berri iritsi dira Chio­sera». Beraz, Elkartasun Za­poreak Pro­iek­tuko bolun­tarioek ba­dute lana oraindik ere.

Aldaketak, otorduetan
Martxoan Chios uhartera iritsi zirenetik, Zaporeak Proiektuko lanak ere hobera egin du. Itziar Villalbak azaltzen duenez, «lehen otor­du bakarra ematen zi­tzaien, eta orain 3 plater jaten dituzte. Gainera, orain behar diren kaloriak ematera iritsi nahi da».
Hori lortzeko, eguneroko dietan hainbat jaki gehitu behar izan dituzte; ondorioz, gastuek ere gora egin dute. 

Hainbat GKEren laguntzari esker
Baina erronka honen aurre­an Zaporeak Proiektua ez da­go bakarrik: «hori ere aldatu da, eta orain, zenbait GKEk (Gobernuz Kanpoko Erakun­de) laguntzen diote Zapo­reaki». Horri esker, sukalde berri bat estreinatuko dute laster, eta eskola txiki bat eta emakumeentzako txoko bat ere sortu dute.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!