Hernaniko bolariak Zegamara joango dira bihar, probintziako bola txapelketan parte hartzera. Goizeko 10:00etan daukate zita, eta bosna sari izango dira gizon eta emakumeentzako. Horrez gain, herritar onenak eta gazteen mailako herritar onenak, trofeoa jasoko dute.