Lagunarteko partiduekin, denboraldi berrirako prestatzen hasia da Hernaniko Ohorezko Erregional Mailako futbol taldea. Lehengo asteburuan, 0 eta 2 irabazi zioten Azpeitian, Lagun Onaki, eta gaurkoan, bigarren garaipena lortzen saiatuko dira etxean, Martuteneren kontra. Zubipen jokatuko dute goizeko 12:00etan.