Aurreneko finalerdikoa, iazko txapeldunen artekoa

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 27a, 02:00

Emoziorik ez da faltako gaur, Galarretan; Buruz Bu­ruko txapelketako aurreneko finalerdikoa jokatuko da, eta ez nolanahikoa: Urriza eta Uterga, iazko txapelduna eta azpitxapelduna ariko dira elkarren kontra.

Balantza orekatua
Ostegunean aukeratu zi­tuzten gaurko pelotak, Urriza eta Utergak. Aurrenekoa oso momentu onean iritsi da finalerdietara, eta faborito nagusia da, iaz ere irabazi egin baitzuen.
Uterga, berriz, ez da ondo hasi Buruz Burukoan. Barre­netxea IVren kontra alde haundiarekin galdu zuen, eta Aizpuru IIIren kontra ere, nahiz eta irabazi, ez zen guztiz gustora aritu, musku­loren bat minbera duela eta. Baina «gogotsu» dagoela azal­du du, eta «presioa Urrizak» daukala.
Urrizak, bere aldetik, onar­­tzen du momentu onean da­goela, baina Uterga aurkari gogorra izatea espero du. «Ga­bonetan irabazi egin zidan, eta partidu oso ona jokatuta».

Ezkurra aurkari berriro, Barrenetxea IVk
Buruz Buruko finalerdiaz gain, beste hiru ere jokatuko dira gaurkoan, eta bigarren estelarrean, Barrenetxea IVk jo­katuko du. Oraingoan Se­gu­ro­la izango du bikote, eta aurrez aurre, Ezkurra, be­rri­ro, eta Ion; Buruz Buruko fi­na­lerdian aurkari izango du­e­na, hain zuzen. 
Astearteko partiduan 40-33 galdu zuen Barrenetxea IVk Ez­kurra IIrekin, Ezkurra eta Etxe­berria IIIren kontra. Gaurkoan ere izango da lehia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!