Baztanera egun pasa joateko, izen ematea irekita

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 26a, 02:00

Urtero bezala, egun pasa antolatzen ari da Osiñagako auzo elkartea, irailaren 4rako; oraingoan, Baztan aldera. Izena irailaren 1a arte eman ahal izango da, elkarteko norbaitekin hitz eginda. Egun pasa goizeko 08:30etan hasiko da, Loidi edo Bordaberrin, eta hamaiketakoa Bertizen, parke naturalean egingo dute. Ondoren, Ariz­kungo dolarea eta herria bisitatu, eta Ordoki erretegian bazkalduko dute. Autobusa auzo elkarteak ordainduko du, baina bazkaria, nork berea: helduek 25 euro, eta umeek, 15.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!