Agur festa Tilosetan, Hernanin izan diren Saharako umeekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 25a, 02:00

Oporrak Bakean programaren barruan, udara Her­na­nin pasa dute Salka Ali Ram­dan, Leila Abdi Embarek, Usama Selma Mohamed La­min eta Mohamed Moulud Mohamed Uadadi, 10-12 urte bitarteko haur sahararrek.
Hori horrela, Udaleko Lan­kidetza Sailak «umeei agu­rra egiteko eta harrera familiei eskerrak emateko asmoz, festa antolatu du», gaur, 19:00etatik aurrera, Tilosetan, eta «herritarrak gonbidatu nahi ditu parte hartzera». Tea, henna tailerra eta haurrentzako jolasak izango dira.

Hernanin 4; EAEn, 325
Oporrak Bakean programa sortu zen errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren ume­ek udako oporraldia bizi-baldintza hobeetan pasa ahal izateko asmoz. Herna­niko Udalak 2003az geroztik egin du bat egitasmoarekin, eta «orduz geroztik, urtero-urtero bideratu du hemengo familiek etxean hartzea Sa­ha­rako basamortuan, erre­fu­xiatuen guneetan bizi di­ren haurrak. Ume horien sor­terrian bizi-baldintzak ez dira egokienak. Mendebal­de­ko Sahara Marokok oku­pa­tutako lurraldea da, eta on­dorioz, milaka saharar errefuxiatu kanpamenduetan bizi dira oso baldintza eskasetan eta nazioarteko laguntza humanitarioaren menpe», argitu du Udalak.
Aurten, 4 ume etorri dira Hernanira; 106, Gipuzkoara; eta 325, EAEra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!