Zurriolatik erreskatatuta, ospitalean da Julen Madina

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 26a, 02:00

Julen Madina hernaniarra erreskatatu zuten atzo eguer­di­an Donostiako Zurriola hondartzatik, eta berehala eraman zuten Donostiako Ospi­talera. 
Donostiako Udaleko eta Os­pitaleko iturri­ek hainbat ko­munikabideei ja­kinarazi dietenez, uretatik ate­­ra zutenean bihotz-biriketako gel­dialdian zegoen her­na­niarra, beraz, erreanim­atzeko hainbat mu­gi­mendu egin zizkioten. Anbu­lantzian eraman zu­ten ospitalera, eta bertan ohar­­tarazi zi­ren buruan «kol­pe haun­dia» zuela. 
Atzo, Kronikako erredakzioa itxi zenean, zain­keta In­ten­tsi­boe­tako Uni­tatean ze­go­en, «egoera larrian».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!