Joko Olinpikoak bukatuta, harrera egin zioten atzo Igor Genua errugbilari hernaniarrari, Landaren. Juan Rodriguez eta Rafa Larretxea, lehendakari eta lehendakari ordeak eskerrak eman zizkioten egindako lanagatik, eta pozik agertu ziren, «hernaniar jator eta umila, lanarekin, noraino iritsi den ikusita». Segidan, bandera jaitsi eta gorde egin zuen Genuak; «Japoniako Jokoetara arte!», eskatu zioten.