Donostiako Trinitate plazan jokatu da, beste behin, Aste Nagusia Torneoa, eta Hernaniko lau pelotari finaletan izan dira; denboraldiko 11garren txapela ere ekarri dute etxera. Kadeteetan, Xabier Salaberriak, Alde Zaharreko Atxa pelotariarekin batean, 18 eta 10 irabazi zion beste hernaniar bati eta haren bikoteari; Ekaitz Insausti eta Lapkeko Etxezarretari. Finalean, Salaberria benetan fin aritu zen, eta 18-9 irabazi zioten, De la Torre-Naldaiz bikoteari. Seniorretan, berriz, Iñigo Urkizu eta Markel Lizeagak 22-14 irabazi zuten finalerdia Lizaso eta Elolaren kontra, baina finalean, 22-14 galdu zuten Loidi eta Altunaren aurrean. Oso ondo jokatu eta 11garren tantotara berdintzea lortu arren, hernaniarrek ezin izan zioten nekeari aurre egin, segidan jokatzen zuten hirugarren partidua baitzuten.