Urtero bezala, marrazki eta pintura lehiaketarekin hasiko dute gaurko eguna Portu auzoan, eta umeentzako parkinga jarriko da segidan, 11:00etan hasi eta eguerdira bitartean.
Jaiei hasiera ofiziala emango dien suziri jaurtiketa entzutetsua, berriz, eguerdiko 12:00etan botako da. Ordutik aurrera, igandera arte, etengabeko festa giroak hartuko du Portu auzoa, eta bertara gerturatzen den edonor.
Ska eta reggae gaua
Gaurko egunean zehar, urteroko zita garrantzitsuek bere tokia izango dute: haur jolasek, arratsaldeko 17:00etan; lorontzi lehiaketak eta txokolatadak, 18:00etan hasita; eta sardin jate herrikoiak, iluntzeko 20:30etan hasita.
Baina aurtengo berrikuntzetako bat, aurreneko gau honetako kontzertuak izango dira. Jaialdi berezia prestatu dute, eta horregatik, talde bereziak ekarri dituzte ska eta reggea gau eder bat sortzeko. Bertan ariko da Potato talde mitikoa. Aurretik, egitarauan azken orduko aldaketa dela eta, Tacumah Reggae Band ariko da, Soupkanjaren ordez, eta ondoren, Molotoff irratiaren DJ saioa.
Igandera arte, atsedenik ez
Bihar eta etzi ere, ez da ekitaldirik faltako. Umeentzako tailerrak eta jolasak, zinta lasterketa, asto karrera famatua edota Laiotz taldearen kontzertua izango dira bihar, eta etzi, sagardo dastaketa solidario berezia, dantza emanaldia...
GAUR, ABUZTUAK 26
10:00, marrazki eta pintura lehiaketa.
11:00-13:30, haurren parkinga: puzgarriak, ohe elastikoak, parke txikia...
12:00, jaiei hasiera emateko suziri jaurtiketa eta buruhaundi eta txistularien kalejira.
13:00, auzoko gazteek egindako marrazkien erakusketa.
16:00-19:00, haurren parkinga.
17:00, haur jolasak: zaku karrerak, lokotxak, aulki jokoa, ura eta irina.
18:00, lorontzi lehiaketa.
Ondoren, txokolatada.
20:30, XXVI. Sardin jate herrikoia. ‘Zinko Enea ardoak’ babestua.
23:00, Kontzertuak: Tacumah, Potato, Molotoff irratiaren DJ saioa.
BIHAR, ABUZTUAK 27
08:00 Egunsentia, suziri jaurtiketa.
11:30 Haur jolasak: zaku karrerak, lokotxak, aulki jokoa, ura eta irinaren jolasa...
13:00 Zinta lasterka, opari zoragarriekin.
Jarraian, Tiro Karabina Txapelketa.
16:00 Mus Txapelketa, Pedro Marin.
16:00 Umeentzako tailerrak.
18:00 LXV. Asto Karrera, Zintzarri tabernak babestua.
19:00 Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna.
Jarraian, umeentzako dantzaldia Laiotz musika taldearekin.
Ondoren, denok afaltzera, gauerako indarrak hartzeko.
00:00, Dantzaldia Laiotz musika taldearekin.
ETZI, ABUZTUAK 28
08:00 Egunsentia, suziri jaurtiketa.
09:30 Diana, txistulariekin.
11:00 Pelota partidu interesgarriak.
12:00 Meza, auzoko hildakoen alde.
12:30 Sagardo dastaketa solidarioa (Zaporeak proiektua). Bildutako dirua Grezian dauden errefuxiatuei jaten ematera zuzenduko da. Itxaso, Maialen eta Uxue trikitilariek alaituko dute giroa. Parte hartuko duten sagardotegiak izango dira: Altzueta, Oialume-Zar, Olaizola, Eula, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Iparragirre, Artola, Itsasburu, Otsua-Enea eta Rufino.
13:00 XLII. Toka eta Bote Txapelketa.
14:30 Bazkaria, Euskal Parrillaren eskutik.
18:00 Ainara dantza eskola eta Shala dantza taldearen eskutik, batuka, funky, ballet, eta sabel dantza erakustaldia.
19:00 Euskal Jaialdia: motozerrekin egindako eskulanen erakustaldia.
Jarraian, Laiotzekin dantzaldia.
00:00 Jaien amaiera, Laiotz taldearekin, zezen suzkoa eta azken traka.
* Jai Batzordeak eskerrak eman nahi dizkio ‘Hugo eta Eusebio’ tiro eta barraken arduradun den familiari.