«Helburua da Utergaren aurretik geratzea»

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 25a, 02:00

Buruz Buruko finalerdie­tara­ko sailkatu da Barrenetxea IV, aurreneko faseko bi partiduak ondo irabazita; bat, Uterga, iaz­ko azpitxapeldunaren kon­tra. Irailaren 3an jokatuko du, Ionen kontra, eta bitartean, uztailean bezala, abuztuan ere rankineko aurreneko postu­an mantentzeko lanetan dabil. As­te­ar­­tean, 40-30 galdu zuen Uter­garekin batean, Ezkurra eta Ionen kontra. Gaur, este­larrean, Ezkurra II izango du bi­ko­te, Ezkurra-Etxeberria III-ren kontra. Beste hiru partidu ere izango dira, 16:00etan hasita: Beñat-Zubiri/Erburu-Martirena; Otaegi-Larrañaga/ Segurola-Zaldua; eta Goikoe­txea V-Garces/Barricart-Otaño.

Asteartean irabazi ezinak zein sentsazio utzi dizu?
Zenbaki aldetik ez naiz gaizki ibili. Sakean 9 tanto, pelota barruan bizi... Nor­malean bai­no 4 errore gehiago egin ditut, eta horrek pisua izan du. Baina defen­tsan ondo, sakean ondo, errebotean okerxeago... Dena ez da irabaztea! 

Ion aurkari izango duzu finalerdietan. Bikoteka jokatuta bada ere, trazarik hartu diozu?
Nere ustez, ez dira nahastu behar. Indibidualean, bikote­kakoak ez dio eraginik egiten teknika aldetik. Eragiten due­na da, irabazita, konfian­tza pixka bat. Baina bien zen­ba­ki­ak hartuta, nereak hobeak di­ra. 

Badirudi, gainera, Endikaren lesioa medio pasa dela Ion finalerdira...
Partidu bat gutxiago jokatu du, eta beraz, aukera haun­di­a­­goa izan du. Gutxiago des­gas­tatu da. Baina gehiago era­kusteko gogoarekin ere geratu da. Partidu bakarra jolastu, eta galdu egin du, gai­ner­a. Horregatik, agian ez da sentsazio onarekin ir­i­tsi­ko fi­na­lerdira. Nik bi jokatu di­tut, eta bietan irabazi, diferentzia haundi xama­rrekin.

Zu, berriz, ikaragarrizko zenbakiekin, eta Utergari, iazko azpitxapeldunari irabazita iritsi zara.
Lehengo urtean finalerdietan jokatutako partidua izan da aurrenekoa, bai, eta arantza kendu dut. Aurten, helburua da Utergaren a­u­rre­tik gera­tzea. Urrizak aurre­neko pos­tua ondo finkatua dauka, eta badirudi Utergak bigarrena duela, baina...

«Helburua, errealista, bigarren postua hartu eta finkatzea da. Eta Urrizari 29 tanto egitea, ea datorren urterako beldurtzen den!»

Hain zuzen, biak ariko dira elkarren kontra etzi, aurreneko finalerdian. Zer espero duzu? Eta nahiago?
Aurtengo finalerdia, lehengo urteko finala izango da. Oso par­­tidu polita, seguru, eta jende asko erakarriko du. Beste finalerdian, irailaren 3an, Ion eta ni ariko gara. Ba­kar­kakoan ez zaigu inoiz to­ka­tu elkarren kontra aritzea. Iku­siko dugu giroa nolakoa den. 
Urriza eta Utergaren ar­te­an, nik uste, Urriza bat ez, bi edo hiru koxka gorago da­go­e­la. Utergak partidu bat jokatu du nere kontra, eta galdu egin du. Ipurdi azpiko muskuloren bat minbera dauka, eta Aiz­pu­ru IIIren kontra ere, irabazi ba­zu­en ere, ez zen gustora aritu. Urri­zaren kontra ari­tzeko ehu­neko ehunean iritsi be­ha­rra da­go, bestela, astindu ederra emango dizu! Eta bes­tela ere... Paperaren gainean, behintzat, hala ematen du. Eta nahiago dut. Batzuk uste dute ez dela logikoa; Utergari behin irabazi diotela eta, au­ke­ra haun­dia­goa izango nukeela. Baina ez dut uste gustora geratuko nin­tzate­ke­enik. Hemen irabazi behar zaiona, Urriza da. Eta galduz gero ere, Urrizaren kontra galtzea, normala!

Finalean ikusten duzu zure burua?
Zati batean bai. Beti umil­ta­sunez eta partiduak irabaziz ibili behar da, baina uste dut faborito naizela. Hala ere, Ion ez dago ezer oparitzeko! Baina badaukat konfiantza, gora egin dudalako, jokoa hobetu dudalako eta bi partiduak irabazi ditudalako. 

Eta txapeldun?
Hori ez dut imajinatu, eta ezta nahi ere! Helburua, errealista, bigarren postua hartu eta fin­katzea da. Eta Urrizari 29 tanto egitea, ea datorren ur­te­ra­ko beldurtzen den! Baina es­­kai­le­raz eskai­lera iritsi be­har da fi­na­lera, salto haundia eginez ge­ro, zilipurdika eror­tzeko arris­kua dago eta!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!