Donostia2016 kultura hiriburutzaren barruan, 2016 Bidea, Ibilian egiten da kultura egitasmoa sortu du Club Vasco de Camping Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Euskal Herri osoa zeharkatzen du, 32 etapatan, eta horietako bi Astigarragatik pasako dira; bata, igandean, eta bestea irailaren 4an.
Igandeakoa Andoainen hasiko da 08:30etan, eta Astigarragan bukatu. Bidean, Oteiza Museoa, Sagardoetxea, Chillida Leku edota Mulisko Gañe, historiaurreko gunea bisitatu ahal izango dira, besteak beste.
Izena emateko, aukera
Parte hartzeko izena eman beharra dago, Donostia 2016ko webgunean (dss2016.eu), Alderdi Ederreko informazio puntuan eta Club Vasco de Camping Elkartean, 7 eurotan.
Udalak, babesa
Astigarragako Udalak parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak, eta egitasmoari babesa azaltzeko, Donostia 2016 banderak jarriko ditu.