Izenematea irekita, dispertsioaren aurkako futbol 7 txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 24a, 02:00

Irailaren 3rako egun osoko festa prestatu da, dispertsioaren aurka. Goizeko 08:30etan hasita, futbol 7 txapelketa jokatuko da Zubipen. Ondoren, bazkaria izango da Tilosetan, 14:30etan, eta arratsaldean, Andoni Ollokiegiren kantaldia eta Sakatu elektrotxarangaren kalejira. Izenematea irekita dago Garin, Apeadero, Txili, Aker, Zin­tzarrin edo futbol7hernani@gmail.com helbidean; torneoak 10 euro, bazkariak 10 euro, eta biak, 15 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!