Abuztu bukaera xamurtzeko aproposak izaten dira Portuko San Joan Txiki jaiak. Ostiralean hasi eta igandera arte luzatuko dira, urtero bezala.
Goizean, umeen txanda
Festari hasiera emateko txupinazoa ostiralean, eguerdiko 12:00etan botako da, baina aurretik ere, izango da festa. Umeentzako hamaika jolas eta ekintza izango dira.
Festa, gau osoan
Arratsaldean, berriz, ohiko lorontzi lehiaketa eta sardin jatea egingo dira, eta gaua nahi adina luzatu ahal izango da, kontzertuekin!
OSTIRALEKO EGITARAUA
10:00, marrazki eta pintura lehiaketa.
11:00-13:30, haurren parkinga: puzgarriak, ohe elastikoak, parke txikia...
12:00, jaiei hasiera emateko suziri jaurtiketa eta buruhaundi eta txistularien kalejira.
13:00, auzoko gazteek egindako marrazkien erakusketa.
16:00-19:00, haurren parkinga.
17:00, haur jolasak: zaku karrerak, lokotxak, aulki jokoa, ura eta irinaren jolasa.
18:00, lorontzi lehiaketa
Ondoren, txokolatada
20:30, XXVI: Sardin jate herrikoia.
23:00, Kontzertuak: Soupkanja Reggea Band, Potato, Molotoff irratiaren DJ saioa.