Ikasturte berrirako izenematea, irekita

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 24a, 02:00

Ikasturte berria ate-joka dau­kagu, eta Astigarragako ki­rol­degian, dagoeneko, ireki du­te 2016-2017 ikasturtean ze­har emango diren ikasta­roe­ta­rako izenematea. Helduek, irailaren 2ra arte eman de­za­kete izena kiroldegian bertan,  943 33 36 76 telefonoan edo kiroldegia@astigarraga.eus helbidean.
Haur eta gaztetxoentzako izenematea, berriz, irailaren 5etik 16ra bitartean irekiko da.

Helduek, 14 kirol mota aukeran
Dagoeneko ikastaroetan izena eman dezaketenak, helduak dira. Izan ere, irailaren 12an jarriko dira martxan klaseak, ekainaren 23ra arte.
Guztira, 14 kirol mota pro­batzeko aukera izango dute aur­ten: pilatesa, bizkarra zain­duz, hirugarren adine­ko­en­­tzako gimnasia, hipo­pre­siboak (hastapen mailakoa eta man­tentze mailakoa), fit pump, ziklo indoor, aerobika, kardio box, zunba, gliding, group pole, hiit, jump fit eta bosu xtreme.

Umeentzat, bost aukera
Gaztetxoagoek, berriz, urria­ren 3an hasiko dituzte klase­ak, eta hortaz, izenemateak irailaren 5etik 16ra bitartean egin beharko dira. 
Bost ikastaro jarri dira aukeran, 4 eta 15 urte bitarteko gaztetxoentzako: zunba, jump fit, irristaketa, soin errit­mi­koa eta judoa. Adinaren ara­bera antolatu dira ordutegiak.

Ikastaroak konbinatzea
Ikastaro guztietako prezioak ez dira berdinak, eta baz­ki­deen­tzako merkeagoak dira, gainera. Bestalde, ikastaro batzuk konbinatzeko aukera ere badago. Informazio guztia kiroldegian ematen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!