Prest al duzu euskal jaietarako jantzia?

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 15a, 02:00

Armairuetatik gona, alkan­dora, zapia, txapela eta albar­kak atera, eta jantziak pres­ta­tzen has­teko garaia iritsi zaie her­­naniarrei. Beste urtebetez eus­kal kulturaren hainbat ar­datz festa giroan bizitzeko au­kera izango dute hernania­rrek asteburuan, euskal jaien barruan.

Egun haundia, larunbatean
Larunbatekoa izango da fes­te­tako egun haundia. Ba­serri mun­dua herrira ekarri eta he­rritarrei gerturatzea du helbu­ru, eguneko aurreneko ekital­diak: abeltzain azokak eta ba­ser­riko lanbideen erakus­tal­diak. Egu­erdi partean talo eta txa­kolin dastatzea, eta ain­tzi­nako jokoak izango dira Tilos eta Iturriaga artean. Erraldoi eta buru­haun­dirik ez da falta­ko. Eta ezt­a ere, hain euskal­dunak di­ren herri kirolak. Haur­ren­tzako tailerrak anto­la­tu di­tuzt­e arratsaldeko au­rre­neko orduan; eta dantza­ra­ko au­ker­a ere izango du, Jeiki Hadi taldearen trikiti doinuak en­tzu­te­ra gerturatzen denak. Han­dik aurrera, musika izan­go da protagonista: Her­nani Mu­sika Bandak euskal eta kolonbiar doinuak ardatz izan­­go dituen kontzertua es­kai­niko du; Roberto Pa­che­cok zuzenduta, bederatzi abesti joko dituzte udaletxeko ar­ku­petan: Alpina fafare, Celedon, Riau Riau, Polka, Diana, Marijaia, Fandangueria, Acua­rela eta Colorismo. Eta eguna bukatzeko, beste bi kontzertu antolatu dituzte, Tilosetan, Egiaz itsuturik eta Ingo al deu taldeekin.

Sagarra eta Sagardoaren eguna, igandean
Festak igandean izango du segida, sagarra eta sagar­doaren egunarekin. Plaza eta Tiloseta artean izango dira ekitaldi guztiak: diana, sa­gardo dastaketa, pelota par­tiduak eta XIX. Trikitixa txapelketa. 

LARUNBATA
10:00 Abeltzain azoka eta baserriko lanbideen erakustaldia.
11:00 Talo-dastatzea Iturriaga kalean.
11:30 Antzinako jokoak Tilostean.
12:00 Txakolin-dastatzea Iturriaga kalean.
12:30 Erraldoi eta buruhaundiak.
12:30 Herri kirolak Tilosetako frontoian
17:00 Haurrentzako tailerrak, jolasak eta txokolate jatea Plaza Berrin.
18:00 Erromeria Jeiki Hadi taldearekin, Atsegindegi plazan.
19:45 Musika bandaren emanaldia udaletxeko arkupetan.
22:00 ‘Egiaz itsuturik’ kontzertua eta ‘Ingo al deu’ taldearekin berbena, Tilosetan.

IGANDEA:
Sagarra eta sagardoaren eguna Gudarien plazan
09:00 Diana Txistulari Bandarekin.
11:00 Sagardo dastatzea Gudarien plazan.
11:30 Pelota partiduak (esku eta pala) Tilosetan.
12:00 XIX. Trikitixa txapelketa Plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!