«Denok dauzkagu senideak Sahara okupatuan»

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 23a, 02:00

Oporrak pasatzera etortzen dira haur sahararrak Her­nanira, basamortuko udako berotik aldendu eta osasuna zaintzeko. Hernaniko harrera familiek etxeko ateak zabalik itxoiten diete urtero. Orain, ordea, haurrak izan­go dira etxeko ateak za­bal­duko di­tuz­tenak; ostegunean, 19:00e­ta­tik aurrera, agur festa egingo dute Tilosetan, eta hernaniar guz­tiak gonbidatu dituzte tea probatzera, jolas­tera, henna tailerrera, elkar ezagutzera...

Etxean bezala
Aurten, lau ume etorri dira Hernanira; horietatik bat, aurreneko aldiz: Mohamed Moulud Mohamed Uadadi, 10 urteko mutikoa.
Leila Abdi Embarek eta Usama Selma Mohamed Lamin bigarrenez etorri dira, eta 11 urte dauzkate. Salka Ali Ramdam, berriz, bete­rano­e­na da: 12 urte ditu eta hiru­ga­rren urtea du Hernanin; az­ke­nekoa. «Hauek oporrak di­ra! Baina datorren urtean han geratu beharko dut. Amo­narenera joango naiz», dio.
Aaiun eta Auserd kan­pa­men­duetakoak dira lauak, eta «udaran bero haundia, 40 edo 50 gradu egiten» du­e­la diote. Horregatik, oso gus­to­ra etortzen dira hona. Ho­rre­gatik, eta «hemengo fa­mi­lia eta lagunak asko gus­ta­tzen zai­zkigu­la­ko, eta pis­tina! Eta hela­tua, pa­tata tor­ti­lla, oilas­koa, txu­txe­riak...». Gainera, familia ar­te­­ko giroan, ederki pasa­tzen du­te, eta goizero, Maialen To­rres Lujanbio begira­lea­rekin uda­le­kue­tan ibiltzen dira. Euskal He­rriko ‘anai-arrebak’ ere elkartzen zaizkie askotan: Enerik, Egoitz edota Peru, adibidez.

«Hemengo familia eta lagunak asko gustatzen zaizkigu... eta pistina!»

Familia, han eta hemen
Han utzitako familia ere gogoan dute, ordea. Leila eta Sailkaren aita eta anaiek eraikuntzan egiten dute lan, eta Leilaren osaba polizia da. Usamaren aita, berriz, me­ka­nikoa. Mohamedek 7 anai-arreba dauzka; Usa­ma­renean lau senide dira, eta bi gazteenak, bikiak. Leila eta Salkaren etxeetan ere, lau senide dira, eta Leilak ez du, oraindik, gazte­e­na eza­gu­tzen. «Jostailuak, aldatzeko arropa, janaria... eraman nahi dizkiegu buel­tan!», diote. «Eta txikie­na­ren­tzako txupetea!», ge­hitu du Leilak. Hemengo familiei esker izaten dute, hain zuzen, urtea pasatzeko beharrezko laguntza. «Kilo pare bat soberan dutela bueltatzen dira, han berehala galtzen dituzte eta», dio familietako batek.
Berriketa alaiean, eskola ere ez dute ahaztu. Leilak ira­kasle izan nahi du. Usa­mak, mekanikoa edo kiro­le­tako irakaslea. Mohamedi gustatu zaio irakasle izateko ideia, «baina kiroletakoa. Matema­tiketakoa ez!». Sal­kak, berriz, erizaina izan nahi du, «he­mengo ahiz­pa bezala». Hain zuzen, da­torren ikasturtean Tin­dufe­ko ‘haundien eskolan’ hasiko da.

Mineturena, bigarren etxea
Umeak udara pasatzera eto­rri dira. Baina badira Herna­nin bizi diren sahararrak ere. Horietako bat da Minetu. Ia hiru urte daramazki he­men, eta familia han dauka. Bazkaltzera gonbidatu ditu umeak eta harrera familiak, eta ordena jartzen saiatu da. Baina umeak, beti ume.
Minetuk, ordea, badauka zer kontatu. «Hemen bizitzea oso zaila da. Dirua hara bidaltzen dut, baina ez dut lanik topatzen». Hango egoera ere, ez du xamurra. «Denok dauzkagu senideak Sahara okupatuan, baina nik ezin dut bertan sartu. Kan­taria izan nintzen, eta beraz, ez didate sartzen uzten». Ume zaintzen ere egin izan du lan, baina hemen ez du lortzen antzekorik. Ho­rre­ga­tik, ez du familia ekartzeko as­morik. Ametsa, beste bat da, eta kanpamenduetan jaio eta hazi diren umeei erakusten saiatzen da: «Saharara, gure lurraldera bueltatzea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!