Oporretan ere atsedenik ez, Maitane Guerrerok

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 23a, 02:00

Udara atsedenerako tartea izaten da, baina atletismo proba asko ere udaran egiten dira, eta Maitane Guerrero korrikalari hernaniarrak ez dauka ez atsedenik hartu, ez eta emateko asmorik! Orain gutxi Almu­ñecarren izan da, Carrera de la Vega lasterketan parte hartzen, eta berriro ere, marka bikaina egin du. Bigarren postuan igo zen podiumera emakumezkoen kategorian, 6 kilometrotako ibilbidea 21 minutu eta 13 segundutan eginda; irabazleak, Claudia Estevezek, 20 minutu eta bi segundu behar izan zituen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!