CD Hernaniko Emakumezkoen Euskal Ligako taldea lanean hasia da, eta aurredenboraldiko bigarren partidua jokatuko du gaur, berriro ere, etxean.
Goizeko 10:15etan hasiko da lagunarteko norgehiagoka, Zubipen, Hernani eta Tolosaren artean.
Pixkanaka hobetzeko asmoa
Aurreneko partiduan, larunbatean, galdu egin zuten hernaniarrek, oiartzuarren kontra. Hala ere, ez ziren esku hutsik geratu, gola sartzea lortu baitzuten.
Gaurkoan, beste pixka bat hobetzen saiatuko dira.