Ergobiko Idi-proba Sari Nagusia eta ikuskizun paregabea, festak bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 22a, 02:00

Ergobiko festak azkeneko egunera iritsi dira; gaur izango da azkeneko eguna, eta ekintzez lepo agurtuko dituzte festak ergobitarrek. 
Ergobiko 52garren Idi Pro–ba Sari Nagusia izango da egu­neko ekintza garrantzitsuena: 2 txandatan egingo da, 12:00etan eta 18:00etan, eta bakoitzean, hiru idi parek har­tu­ko dute parte.
Horrez gain, bazkari ofiziala ere, gaur egingo dute, eguer­diko 14:30etan, eta txa­ran­ga azalduko da bazkalostea girotu eta egunaren ama­ie­rara arte.
Eguna bukatzeko, ez dira faltako zezen suzkoa eta ga­uerdiko ikuskizun paregabea.  

Alorrenea, Oiarbide eta Lizeaga sagardotegiak izan ziren hiru saridunak, hurrenez hurren.

Sagardo lehiaketa, atzo
Atzo, aldiz, sagardo probaketa eta lehiaketa egin zuten plazan. 55garren edi­­­­zioa burutu zuten aurten, eta Alorreneako sagardoa izan zen garaile. Oiar­­bidekoa izan zen bigarren; eta Lizeagakoak lor­tu zu­en hirugarren postua.

GAURKO EGITARAUA

12:00, LII Ergobiako Idi-Proba Sari Nagusia. Aurreneko txanda. Aurtengo gonbidatuak: Telleria Hernanikoa, Artola Oiartzungoa, Arzadun Aiakoa, Irarreta Oreretakoa, Oliden Oriokoa, eta Elosegi Zaldibikoa.
14:30, Bazkari ofiziala.
17:00, Txarangak bere agerraldia 
egingo du plazan, eta gurekin izango da jaiak amaitu bitartean.
18:00, Idi-proben bigarren txanda (beste hiru parte-hartzaile).
Ondoren, sari-banaketa. Sari berezia hitzai hoberenarentzat eta lehenengo 10 plazak azkarren egiten 
dituenarentzat.
23:15, Zezen suzkoa.
00:00, Ikuskizun paregabea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!