Txapelketan izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 22a, 02:00

Irailaren 3an izango da aurtengo Futbol 7 Txapelketa Zubipen, goizeko 09:00etan hasita. Edonork hartu dezake parte, eta dagoeneko izenematea irekita dago. Garin, Apeadero, Txili eta Zintzarri tabernetan apuntatu daiteke, baita futbol7hernani­@gmail.­com helbidearen bitartez ere. Egun horretan, bazkaria ere egingo dute, Tilosetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!