Aurreko astelehenean, abuztuak 15, 778garren urtean gertatutako Orreagako gudaren urteurrena izan zen. Eta hori gogoratzeko, Orreagan elkartu ziren Libertate Nafarra taldeko kideak egun berean. Taldeak Independentziaren aldeko ekitaldia egin zuen, eta Ibañeta Gaina elkartu ziren denak. Bertan izan ziren, besteak beste, Libertate Nafarrako kide diren hainbat hernaniar.