Iñaki Arana memorialean, Hernaniko errugbilariak

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 22a, 02:00

Bosgarren urtez, Iñaki Arana hondartzako errugbi memoriala antolatu zuten Do­nostiako Aste Nagusiko programaren barruan, eta bertan izan ziren Hernaniko hainbat jokalari; gizonezko seniorrek eta kategoria bereko emakumezkoek izan zuten ordezkapena, hain zuzen. Zurriolako hondartzan egin zituzten partiduak aurreko igande eta astelehenean zehar, eta jokatzeaz gain, ondo pasatzeko aukera ere ez zuten galdu Hernaniko errugbilari eta zaleek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!