Finalerdietan jokatuko du Utergak

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 22a, 02:00

Larunbatean hasiko da Bu­ruz Buruko Kutxabank Erre­monte Txapelketako finaler­dien fasea, eta dagoeneko badakizkigu lau sailkatuen izenak: A taldetik, Urriza eta Ion; eta B taldetik, Barre­ne­txea IVa eta Uterga.
Utergak Urriza izango du aurkari finalerdietako aurre­neko partiduan; Barrenetxea hernaniarra, aldiz, Ionen aur­ka lehiatuko da.

Aizpuru IIIa eta Endika, txapelketatik kanpo
Horrela, bada, Aizpuru IIIa eta Endika izan dira Kutxabank Txapelketatik kanpo geratu diren bi erremontistak. Dena den, bata eta bestearen arra­zoia oso desberdina da.
A taldeko ligaxka jokatzen ari bazen ere, Endikak lesioa­gatik utzi behar izan du txa­pelketa, eta Ion izan da sailkatua, automatikoki.
Aizpuru IIIak, aldiz, 30-14 galdu zuen Barrenetxea IVa­ren, B tal­deko liderraren, aur­ka; eta emaitza berarekin bukatu zu­en herenegun, Uter­ga aurkari zu­ela. Ondorioz, taldeko az­kena izanik, ez da sailkatua izan.

Finalerdietan, Uterga eta Urriza lehiatuko dira, alde batetik; eta  Barrenetxea IVa eta Ion, bestetik.

Bihar, ohiko partiduak
Finalerdirako sailkatuak zein izango diren zehaztuta, bihar ohi­­ko par­tiduak jokatuko dira Ga­­­larretan; beti bezala, arra­tsal­deko 16:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!