Aurreneko kanporaketa gaur, Llopisek

Kronika - Erredakzioa 2016ko irailaren 11

Rio de Janeiron da Iñigo Llopis igerilari hernaniarra, Joku Pa­raolinpikoetan dena emateko prest. Azken momentuan sailkatu bazen ere, urte osoan egindako lanaren saria jaso du orain Llopisek.

100 metroak, gaur
Hiru probetan hartuko du par­te Rion: 100m libre, 200 estilo propioa eta 50m libre. Gaur du aurreneko zita, 100m librean; 11:09­an jokatuko da kanpo­ra­ke­ta. Bigarren zita ostiralean izan­go du Llopisek, 50m li­brean. Eta azkenik, larunbate­an jokatuko du erosoen sen­titzen den kan­poraketa: 200 estilo propioa. Kro­nikari azaldu zionez, azken honetan du Llopisek denbora onena egiteko esperantza. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!