Ez du asteburu ona izan Maialenek, baina baditu arrazoiak burua luze mantentzeko.
Kantabriako Colindres herrian zazpigarren egin ondoren, estropada bakarra geratzen zaie, larunbatekoa, Gipuzkoako Traineruen Liga bukatzeko, eta dena ondo badijoa, seigarren geratuko dira sailkapen orokorrean.
Colindresen, ezin
Aurreko bi estropadatan Arraun eta Getariarekin borrokatzera bueltatu zela zirudien arren, Colindresen ez zen hala izan.
Beste behin Deustorekin
lehiatu behar izan zen, eta bere atzetik, zazpigarren, egin zuen Colindreseko estropada. 11:34,29ko denborarekin bukatu zuen, bizkaitarrek baino 18 segundo gehiago eginda (11:26,38). Hibaika irabazleari, aldiz, 54 segundo atera zizkion (10:40,08).
Errenterian izango dute hurrengo zita; larunbat honetan eguerdiko 13:00etan.
Errenterian, hurrengo zita
Larunbat honetan izango dute Gipuzkoako Traineruen Ligako azkeneko zita. Errenterian izango da, eguerdiko 13:00etan. Azkeneko lehia honek sailkapen orokorra ez aldatzea, eta seigarren geratzea espero dute Maialeneko neskek.
Denak Kontxara begira
Gipuzkoako Liga bukatuta, Kontxako bandera da jada hernaniarren erronka nagusia. Irailaren 1ean jokatuko dute sailkapen estropada, arratsaldeko 17:30etatik aurrera; eta sailkatzeko txartelak garesti daudela onartzen badute ere, ez dute itxaropena galdu nahi. yy