Uretan zein lehorrean, jolasak gaur eta etzi

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 22a, 02:00

jolas igerilekuetako txirristra eta ur-jauziekin nahikoa ez, eta ur eta lehorreko jolas eta kirolak antolatzeari ekin zio­ten abuztuaren hasiera alde­ra. Dagoeneko lau jardunaldi egin dituzte, eta beste bi zita zehaztu dituzte aste hone­tarako, gaur eta etzirako.

Kirolak, ohe elastikoak, koltxonetak...
Goizeko 11:00etatik 14:00etara denetarik izango da igerileku irekietan, eta leho­rrean naiz uretan, igerilekuak ematen dituen aukera guztiez goza­tu ahal izan­go dute haur, gazte eta hel­duek. Ohe elastikoak, kol­txo­netak, kirol desber­dinak, slack-line soka... ez da ezer faltako!
Hernaniarrei deia, bertaratzeko
Gaurkoa aukera paregabea da udaz gozatu eta Hernaniko inguruak aprobetxatzeko, ho­rre­gatik, deia egin diete he­rri­tarrei bertaratu eta ondo pasatzeko. 

Ohe elastikoak, mota guztietako kirolak, koltxonetak... ez da ezer faltako!

Azkeneko bi zitak
Gainera, zita berezi hauen bukaerara iristen ari gara, izan ere, datorren astelehen eta asteazkenerako jarri di­tuzte azkeneko zitak.  yy 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!