Kupeletatik herri kiroletara, Perurenaren agurra eta guzti

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 21a, 02:00

Hirugarren eguna dute gaur Ergobiko jaiek, eta urtero bezala, sagardoaren eguna ospatuko dute ergobitarrek.
Eguna hasteko, meza na­gusia izango da Astiga­rra­gako elizan goizeko 10.30etan hasita. Bertan omenduko di­tuz­te au­zoko hildakoak, eta meza bukatuta, trikitixak lagunduta egin­go dute buelta Ergobira.
Goizeko 11:30etan emango zaio hasiera Sagardo eguneko ekintzarik garrantzitsuenari: sagardo lehiaketari, hain zu­zen. Denera 20 sagardogilek har­tuko dute parte 55garren edizioan. Bertaratutakoek sa­gar­doa probatzeko aukera izan­go dute, baita pintxoak ja­tekoa ere.

Herri kirolak eta dantza, gero
Arratsaldez, aldiz, euskal ha­rri-jasotzaile onenak Ergo­biko 104 kg-ko harri baldarra al­txatzen saiatuko dira. Ja­rraian, Iñaki Perurenak agurra egingo dio hainbat aldiz bete duen plazari. Eta hori bukatuta, 19:30etan, hasiko da dantza ‘suelto’ txapelketa.

Dabid Garcia garaile, atzo
Atzo, aldiz, Kros Herrikoia izan zen Ergobiko Jaietako ekintza nagusienetakoa. Aur­ten­goan, Dabid Garcia durangarra izan zen txapelduna 00:29:43ko denborarekin. Ema­­­­ku­meen kategorian, be­rriz, Belen Bascoy galiziarra izan zen aurrenekoa (38:27).

GAURKO EGITARAUA
10:30, Meza Nagusia Astigarragako elizan, auzoko hildakoen omenez.
11:30, LV Sagardo Lehiaketa. Denera, 20 bat sagardogile.
17:00, Herri kirolak. Harri-jasotzaile onenen arteko txapelketa. 
Jarraian, Iñaki Perurenaren agurra.
19:30, Ergobiko ‘suelto’ dantza txapelketa. 10 bikotek hartuko dute parte.
21:30, Afaria plazako karpan. Eta gau giroa animatzeko, Mariatxiak!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!