Ostiralean, Astigarragatik

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 14a, 02:00

Abuztuaren 31n abiatu ziren, Burgosko Quintanar de la Sierratik idi eta behi menditarrez osatutako hiru gurdiak. Helburua da 18 etapatan Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoriara iristea, bertan eraikitzen ari diren XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplikarako alkitrana eramateko. Etapa horietako bat, ostiralekoa, Astigarragtik pasako da; 08:00etan Andoaindik abiatuko da, eta Lizeaga sagardotegi parean bukatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!