Atzo izan zuten Euskal Ligako neskek aurredenboraldiko aurreneko lagunartekoa, oporretatik bueltan entrenatzen hasi eta astebete pasata. Oiartzun B taldea izan zuten aurkari Zubipen, baina garaipena ezin izan zuten etxean utzi. Oiartzuarrek 1-3 irabazi zieten. Dena den, Enire Beain hernaniarrak sartutako golari esker, ez ziren esku hutsik joan Zubipetik.