Aurrera dijoa Kutxabank Erremonte Torneoa, eta oraingo honetan, B taldeko ligaxkaren bukaera izango da Galarretan. Arratsaldeko 16:00etan hasita, Uterga eta Aizpuru IIIaren arteko lehiaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. Partidu garrantzitsua baita, irabazleak finalerdietan jokatuko duelako, aurrekoan sailkatutako Barrenetxea hernaniarrarekin batera.