Aurten 75 urte bete dira Bigarren Mundu Gerran, naziek Europa hartu eta milaka pertsonek ihes egin zutenetik. Orduan, euskal Pirinioetan sortutako etxe klandestinoek eta mugalariek garrantzia nabarmena izan zuten. Hori dela eta, hainbat ekintza antolatu ditu Bidasoa Askatasun Bideak taldeak lan hori gogoratu eta pertsona horiek omentzeko. Gaur Hernanin izango dira, Osiñagako Loidi baserriaren inguruan dagoen oroigarrian, eta bertan egingo dute omenaldietako bat, eguerdiko 13:30etan.
Hernanira iritsi baino lehen, Oiartzun, Errenteria eta Donostian egingo dituzte omenaldiak.
Oiartzun, Errenteria eta Donostian, ere bai
Hernanira eguerdi aldera iritsiko dira, baina goizeko 09:00etan hasiko dute omenaldien ibilbidea: Oiartzunen egingo dute aurrenekoa; handik Errenteriako Biteri kalera joango dira, eta Loidira joan baino lehen, Donostiako Gros auzoan egingo dute azkeneko omenaldia, Bernando Aracamaren etxearen aurrean.