Errespetuz eta neurrian jokatzea lortzeko, kartelak jarri ditu Goizueta eta Aranoko Prebentzio eta Berdintasun Batzordeak, Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatearen laguntzarekin, Goizuetan.
Helburua da edonork festetan gozatzeko eta ondo pasatzeko aukera izatea, arriskurik gabe.
Jarrera txarrak, salatu
Jarritako kartel batzuk jarrera desegokien ingurukoak dira. Hauen bidez, ohartarzi nahi izan da ez dela errespetu faltarik edota eraso sexista edo bestelako erasorik onartuko. Horrelakoren bat jasan edo ikusiz gero, salatzeko deia egina dago. «Onartzen da dantzatzea, barre egitea, harreman onak izatea, ligatzea, kontsumo arduratsua... Baina ez, jarrera desegokirik», diote kartel batzuek.
Taxi zerbitzuen berri
Bestalde, ‘alkoholimetroa’ jarri dute hainbat txokotan; kartelean agertzen diren galderak irakurtzeko gai ez denari, taxia hartzeko gomendatzen diote. Zonaldeko taxi zerbitzuen berri ere ematen da: 699 384 158 (Eugenio Jaka), 679 715 169 (Dabid Barriola), 609 168 217 (Juan Ignacio Soroa), 661 202 249 (Taxilon) eta 654 884 637 (Belen Miguel).