Ikasturte berriarekin bat, haur zaintza zerbitzua martxan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 3a, 02:00

Irailaren 7an hasiko dute ikasturtea, Txirrita eskolako ikasleek. Goizeko 09:00etan hasiko dira klaseak.
Horregatik, behar dutenentzako eskola haurreko haur zaintza zerbi­tzua martxan jarriko da aurten ere. Goizeko 07:45etatik 09:00ak bitartera emango da zerbitzua.


Izenematea, Auzo Udalean
Asteazkenean jarriko da martxan zerbitzua, eta aurretik, izena emateko aukera izango da. Horretarako, Ereñotzuko Auzo Udalera jo behar da, edo telefonoz deitu: 943 55 10 00 zenbakira. Astelehenetik aurrera eman ahal izango da izena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!