Bihar hasiko dute denboraldia Jubenil mailako Liga Nazionaleko mutilek Realaren aurka. Eta hori aprobetxatuz, omenaldi txiki bat egingo diote Igor Genua Sistiagari Zubipen, arratsaldeko 18:00etan. Partiduaren aurretik, berak egingo du ohorezko sakea.