Mugalariei omenaldia bihar, Loidin

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 19a, 02:00

Bidasoa Askatasun Bideak taldeak, Mendiriz Mendiren laguntzaz, hainbat ibilaldi antolatu ditu gaur eta biharko, Bigarren Mundu Gerran mugalari ibilitako herritarrak omentzeko. Horietako ibilbide batek Loidin egingo du geldialdia bihar, eguerdiko 13:30ak aldera.

Bi mendi martxa, gaur
Gaur hasiko dute Bidasoa Askatasun Bideakeko kideek bi egunetako jarduna. Horre­tarako, mendi martxa bat antolatu dute, bi aldiz egingo dena; bata, goizez eta bestea, gauez. Donostiatik atera eta  Urruñara joango dira; bertatatik Irunera, eta bukatzeko, Oiartzunen egingo dute geldialdia.
Bihar, aldiz, lau omenaldi egingo dituzte: Hernanin, Donostiako Grosen, Erren­te­rian eta Oiartzunen.
Ekintzei buruzko informazio gehiago nahi duenak: as­­katasunbideak@­g­mail.­com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!