Oporren ondoren, oinak berotzen hasteko garaia

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 19a, 02:00

Ederki sufrituta, baina Euskal Ligan mantentzea lortu zuen iaz Hernaniko nesken taldeak, be­raz, Ligan jarraituko du aur­ten ere. Helburua, berbera: beste urte batez bertan man­tentzea.
Hori lortzeko asmoz, au­rre­ko ostiralean hasi zituzten en­tre­namenduak, eta bihar izan­­­­­­­go dute aurreneko lagu­nar­­teko partidua Oiar­tzunen aurka. Etxean izango da nor­gehiagoka, Zubipen, goizeko 09:30etan hasita.

Talde gaztea, Euskal Ligarako
Aurreko denboraldiaren an­tzera, aurten ere talde gaztea izango dela onartu du klubak, batez ere, Euskal Liga bezalako liga beterako. Dena den, aurredenboral­dia­ren hasiera honetan itxaro­pentsu egoteko arrazoiak dituztela onartzen dute: «iazko urtean manten­tzeko helburua lortu eta gero, aur­ten gehienek urtebete gehia­goko esperien­tzia dute eta tal­deak paper ona beteko duela uste dugu».
Aldaketa gutxiko taldea, beraz; bost izen berri besterik ez daude: jubenil mailatik igo diren biak (Enire Beain eta Leire Olasagasti); eta hiru kan­­potar (Kiara Tobajas, Ne­rea Uranga eta Ainhoa Lizaso).

Entrenatzaile berria
Aurtengo erronkari begira, taldeak duen aldaketa nabar­mena entrenatzailearena da. Azken urteotan Andoni Lora­n hernaniarraren aginduetara egon den taldea, Gorka Alvarez lasartearrak zuzenduko du hemendik aurrera.
Nesken entrenatzaile be­rriak, Ane Ibar­buru jokalari ohia, izango du ondoan, laguntzaile lane­tan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!