San Joanak baino lehen itxi zuten kiroldegiko igerilekua bertako obrak hasteko. Hortik gutxira hasi zen lanak egin behar zituen enpresa dena prestatzen, eta aste honetan hasi dira igerilekua dagoen eraikinaren zatia botatzen. Duela hilabete batzuk Udalak jakinarazi bezala, urtebete iraungo duen obra izango da, beraz, tarte horretan itxita egongo da.