Gutxinaka oporrak bukatzen ari dira, eta horren seinale da udarako azkeneko festak iristen ari direla. Horien artean daude gaur hasiko diren Ergobiko Jaiak.
17:00etan emango zaie hasiera ofiziala festei, eta goizaldera arte izango da jai giroaz gozatzeko aukera.
Nobedade bat
Aurreneko egun honetan, haurrak izango dira protagonistak. Beraientzat egingo dituzte jolasak, txokolatada... eta azken momentuko nobedade bat iragarri dute: iluntzeko 20:30etan, DJ Bullekin batera, apar festa izango da. Beraz, ez ahaztu bainujantzia, eta jolastera!
GAURKO EGITARAUA
17:00, Jaien hasiera; eta jarraian, haur jolasak adin guztietako umeentzat.
19:00, Txokolatea txurroekin, Lete-Enea etxeko esku paregabeek prestatuta.
20:00, Basculas Samsoren eskutik, jaietan zehar parte hartuko duten idi, zaldi eta gizonen pisaketa, plazan.
20:30, DJ Bull-en aurkezpena eta apar festa haurrentzako, plazan.
21:30, Luma Gorri oilasko jatea entsalada mixtarekin, gazta, intxaurrak, irasagarra, edariak eta kafea, karpan (Helduek, 20 euro; haurrek, 12 euro).
23:15, Zezen-suzkoa.
23:30, Giza-proba: Haure hemenaldoren lagunak Earra einzidanen aurka, edo Imanolen lagunak Izetaren lagunen aurka, edo Ergobikoak Paollakoen aurka. 6 lagunen taldeak 900kg-ko harriarekin.
00:30, DJ Bull, aspertu arte.