Txapela gertuago, Barrenetxea IVak

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 18a, 02:00

Abuztuaren 27tik aurrera, Kutxabank Erremonte Torne­oko finalerdietan egongo da Endika Barrenetxea erremontista hernaniarra. Merezitako txartela lortu zuen herenegun, sorpresa eman eta B taldeko ligaxkako bi partiduak erraz irabazi ondoren. 

Txartela boltsikoan, Aizpuru IIIari irabazita
Uterga azpitxalpeldunari irabazita eman zuen aurreneko sor­­presa Barrenetxea IVak, eta finalerdietako txartela ia se­gu­ru zuen. Dena den, behar be­harrezkoa zuen Aizpuru IIIa­­ren aurkako garaipena fi­na­­ler­dietarako pasea ziurtatu ahal izateko. Eta hala izan zen. 
Utergaren aurkako garaipenak eman zizkion indar guztiak atera, eta ikaragarrizko partidua egin zuen.
Hasiera hasieratik bere mendean izan zuen pelota; Aiz­puru IIIa tartea estutzen saiatu zen, baina bukaerarako ezinezkoa izan zuen egoerari buelta ematea. Ondorioz, 30-14 irabazita etxeratu zen Barrenetxea IVa, finalerdietarako txartelarekin. 

A taldeko bigarren sailkatuaren aurka jokatuko du hernaniarrak.

Finalerdian, datorren larunbatetik aurrera
Datorren ostegunean jakingo dira finalerdietan egongo di­re­nen izen guztiak, eta larunbat horretan ber­tan, abuztuaren 27an, hasiko dira finalerdietako partiduak. Aurrene­koan, A taldeko bigarren sailkatua izango du Barrenetxea hernaniarrak aurkari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!