Hirugarren fasean sartuko da Hernani Erabaki, aurrekontu parte-hartzaileetarako prozesua. Baina Aztikerrek jakinarazi du bilerak astebete atzeratu direla, «proposamen ugari» egin direlako eta «horiek kudeatzea zaila» izaten ari delako.
Beraz, proposamenak lehenesteko bilerak urriaren 3, 4 eta 5ean egingo dira, 18:00etan; aurrenekoak udaletxean, eta azkena Gabriel Zelaian.