Aurten ere egingo dute ate irekien saioa, Iturmendiko jentilzuloan, Antziola auzoan. Datorren igandean izango da hori, goizeko 11:00ak aldera, Felix Ugarte espeleologia elkarteak antolatuta. Beti bezala, bisita gidatua egingo dute kobazuloan barrena, eta ondoren, txanpinoiak eta edatekoa eskainiko dute kanpoan. Hernaniko kobazulorik luzeena da, Txanpinoiaren kobazuloa izenez ere ezaguna.