Erakusketaren inaugurazioa gaur, Legarretak

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 14a, 02:00

Hysteron erakusketa inauguratuko du gaur Nagore Legarreta argazkilariak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean. Gaur arratsaldeko 19:00etan irekiko ditu ateak kulturguneko ganbarak erakusketaren izenburu be­ra duen emanaldi berezi batekin. Legarretaren argazkien in­gu­ruan Danele Sarriugarte eta Gorka Setienek egindako testuekin egindako emanaldia da, eta Txaro Unzilla dantzariak, eta Mariano Hurtado, Aida To­rres eta Beñat Iturrioz musikariek ere hartuko dute parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!