Sei eguneko jaiei agurra, peña eta ezkonduen egunean

Kronika - Erredakzioa 2016ko abu. 18a, 02:00

Udara osoa egun hauen esperoan pasa ondoren, Amabirjin Jaiei agur esateko eguna iritsi da. Gaur gauerdian emanen zaie bukaera Goizuetako fiestei, datorren urtera arte. 

Seigarren eguna, gaurkoa
Peñaren eta ezkonduen eguna izanen da gaurkoa, seigarren eguna, aurten. Fiestak hasi baino lehenago, larunbatez, izan baitzen herriko gazteen eguna, aurten. 
Hortaz, urtero bezala, Umore Ona peña­ren irteerak estreinatuko ditu eguneko ekintzak, 12:30ak aldera. Ordu berean, umeen pilota partiduak jokatuko dituzte; ohiturari jarraituz, aurrez aurre arituko dira Goizueta eta Arano.
Bazkaria eginen du Umore Ona peñak ikastolan, eta hori bukatuta, kalejiran aterako dira Igandea txarangarekin.  
Ordutik aurrera, musikak ez du etenik izanen: 19:00etan aterako da batukada, eta 20:30etan hasiko da Iratzar taldearen berbena. 
Fiestak bukatuta, berbenak eta Igandea txarangak jarraituko dute herria girotzen. 

 

GAURKO EGITARAUA
12:30, Umore Ona peñaren irteera ikastolako tabernatik.
12:30, Umeen pilota partiduak. Urteroko ohitutari jarraituz, Goizueta-Arano.
17:00, Umore Ona peñaren kalejira Igandea txarangarekin.
19:00, Zozongo batukada kaleetan barrena.
20:30, Iratzar taldearekin berbena plazan.
00:00, Udaletxe aurrean festen bukaera ekitaldia Igandea txarangarekin.
Ondoren, Iratzar taldearekin berbena.
Ondoren, Igandea txaranga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!